Edukiak
How to compile fre:ac from source? (
)
How to install encoder/decoder xy? (
)
Nola erabili irteera izen ereduak fre:ac-n?
Nola erabili irteera izen ereduak fre:ac-n?
Irteera agiri izen eredua itxurapen elkarrizketako Kodeatzailea orrialdean itxuratu. Ezker-barrak erabili ditzakezu zuzenbideak eta markatzaileak adierazteko meta argibideei buruz. Hurrengo markatzaileak daude eskuragarri:
- <artist> - Abestiaren artista
- <title> - Abestiaren izenburua
- <album> - Bildumaren izenburua
- <track> - Abestiaren bide zenbakia
- <genre> - Abesti mota
- <composer>
- <conductor>
- <year> - Abestia argitaratutako urtea
Gaineko markatzaileak abesti eta bildumaren argibideei buruzkoak dira. Hurrengo markatzailak irteera agiriaren mota zehazten dute:
- <filetype> - Irteera agiriaren mota
Markatzaile honen erabilpen arrunt bat sarri heuskarri ezberdinetan kodeatzen baduzu izan daiteke (adib. FLAC artxibatzeko eta M4A zure mugikorreko irakurgailurako) eta kodeatutako agiriak zuzenbide zuhaitz ezberdinetan edukitzea nahi badituzu.
Gainekoez gain beste bi markatzaile daude fre:ac-en kodeatzen hasita dagoen agiriaren jatorrizko agiri izenari buruzkoak:
- <filename> - Sarrera agiriaren agiri izena
- <directory> - Sarrera agiria dagoen zuzenbidea
<directory> eredua berezia da eta aldatu ere egin dezakezu bi zenbakizko argumentu bat erabiliz. Erabili dezakezu <directory+n> edo <directory+n(m)> bezala. Adierazpen honetan, n-k hasieratik kendu behar diren helburuko osagai zenbatekoa adierazten du. m-k gainontzekotik erabili behar diren osagai zenbatekoa adierazten du. (m) zatia gabe hasieratik n osagai kendu ondoren helburuan gelditzen diren osagai guztiak erabiliko dira. <directory> argumenturik gabe ezartzen bada helburu osoa erabiliko du.
Hortaz nola erabili hau praktikan? Kontuan hartzen badugu zure bilduma honela antolatua duzula:
C:\Musika\[beste irizpide bat]\[artist]\[album]\[track] - [title]
Badaiteke C:\Musika\Gogokoenak\Starsailor\Silence is Easy\01 - Music was Saved.flac izeneko agiri izatea.
Orain esan dezagun zenbait musika agiri kodeatzea nahi dituzula zure eramangarri irakurgailuan erabiltzeko eta C:\Kodeatuta\ zuzenbidean jartzea. Zure [beste irizpide bat] eremuari heusteko, <directory> eredua erabili behar duzu. Zure kodeatzailearen irteera zuzenbidea C:\Kodeatuta\ bada, zure agirizen eredu osoa honela ikusiko da:
<directory+1(1)>\<artist> - <album>\<artist> - <album> - <track> - <title>
Honek lehen aipaturiko agiria C:\Kodeatuta\Gogokoenak\Starsailor - Silence is Easy\Starsailor - Silence is Easy - 01 - Music was Saved.m4a-ra kodeatuko du.
Nola gehitu itzulpen berri bat fre:ac-ra?
Mesedez erabili fre:ac banaketan barneratzen den smooth Translator tresna eta ireki badagoen itzulpen agiri bat (freac/lang zuzenbidean aurkitzen dira). Orduan aldatu hizkuntza ezarpenak sortzea nahi duzun itzulpena isladatu dezan eta hasi banakako idazki kateak itzultzen. Gorde zure itzulpena agiri berri bat bezala eredu hau jarraituz: freac_??.xml (ordeztu ?? zure hizkuntza kodearekin), berrabiarazi fre:ac eta saiatu itzulpen berria hautatzen itxurapen elkarrizketan.
Mesedez aurkeztu zure itzulpena hemen: translations@freac.org, horrela banaketa ofizialean barneratu ahalko da.
Nola kendu fre:ac nire ordenagailutik?
fre:ac-ren bertsio berrienak Hasiera menutik exekutatu dezakezun desinstalatzaile batekin datoz.
Hasiera menuko multzoa ezabatzen baduzu edo ezinezkoa bazaizu aurkitzea, soberan nahikoa da aplikazioaren zuzenbidea ezabatzea fre:ac kentzeko. fre:ac-ek ez du inolako Windows erregistro sarrerarik sortzen ezta osagai aktiborik biltegiratzen aplikazioaren ezarpenaren zuzenbidetik kanpo.